GURE IKASTOLA
 
NOR GARA
KOKAPENA
INSTALAZIOAK
LANGILEAK
HISTORIA
EKINTZA BEREZIAK
Ikastola eta zizak
Merkatu Txikia
Olentzero
Inauteriak
Haur Kantari Jaialdia
 
NOR GARA

Garces de los Fayos Ikastola euskara eta euskal kultura ardatz nagusienak dituen gurasoen irakaskuntza kooperatiba bat da.

Ikastola garenez, gure helburu nagusienetakoa ikasleek euskara eta euskal kulturaren ezagupen sakona erdiesteaz gain, hizkuntzarekiko lotura afektiboak bereganatzea eta erabilera sustatzea izango da.

Garces de los Fayos Ikastola, irakaskuntza pertsonalizatuan oinarriturik, ikasleak osotasunean heztea xedetzat duen ikastetxea da, pertsonaren alderdi guztiak kontuan hartuz: oreka emozionala, balore eta jarrera etiko eta sozialaren onarpena, prestakuntza intelektuala, garapen fisikoa…

Ikastola ikastetxe irekia, anitza, ez diskriminatzailea da, gizartean ematen diren aldaketa azkarrei eta heziketa premiei egokitzen dakiena, bertaratzen diren ikasleen aniztasunari erantzuteko gai dena bere hezkuntza proiektuan integratuz.

Gure eginkizun nagusia, ikasle euskaldun, arduratsu, kritiko, autonomo, bizi diren gizartearekiko integratu zein konprometituak lortzea da, ikastolatik ateratzen direnean haien prestakuntza hobetzen jarraitu ahal dezaten.

Eztabaida eta koordinazioaren bidez, gure Ikastolak kudeaketa eta funtzionamendu eredu egoki eta eraginkorrak ezarri nahi ditu, hezkuntza komunitateko kide guztien partaidetza sustatuz.

 
NABARMENDUAK
XV. ZIZA ETA LANDARE ERAKUSKETA
Multimedia, Dokumentuak
Helbide Interesgarriak
EducoNuestra ikastola participa en el Proyecto Europeo Keycolab

Nuestra ikastola participa en el Proyecto Europeo Keycolab

 
 
 
 
 
GARCÉS DE LOS FAYOS IKASTOLA
La Plana s/n ˇ Javier Osés 6
31300 Tafalla (Nafarroa)
T. 948 700 728 | F. 948 755 011
ikastola@tafallaikastola.org
Harremanetarako Harremanetarako