GURE IKASTOLA
 
NOR GARA
KOKAPENA
INSTALAZIOAK
LANGILEAK
HISTORIA
EKINTZA BEREZIAK
Ikastola eta zizak
Merkatu Txikia
Olentzero
Inauteriak
Haur Kantari Jaialdia
 
EKINTZA BEREZIAK .. Ikastola eta zizak

Zizak eta Ikastola - Ikastola eta zizak, bikote banaezina aspalditxotik. Hogei bat urte izanen dira harremanetan hasi zirenetik (laurogeiko hamarkadaren bukaeratik, gutxi gorabehera), irakasle eta guraso batzuen zaletasuna zela medio.

Hasiera ez zen nolanahikoa izan, gainera, ez horixe! Garai haietan Telenavarra-n (TVE-k Nafarroan zuen sukurtsala eta ordu erdiko-ordubeteko telesaioa eskaintzen zuena) erabaki zuten, ohiko albistegia baino lehen, ikasleentzako saio berezia egitea, baina ikasleek beraiek eginda. Jakina, dena gaztelera hutsez egiten zen. Ikastolatik hots egin genien eta gu ere prest geundela egiteko esan genien, baina baldintza zela euskaraz egitea. Hura izan zen hura! Telesaio bat euskara hutsean non eta Telenavarran! Bazterrak inarrosi genituen. Goi mailako kontsultak egin eta gero, baietza eman ziguten. Programa historikoa izan zen: lehendabiziko aldiz Telenavarra-n ordu erdiko telesaio bat euskeraz; geroztik ere ez dira asko izango horrela egindakoak!. Eta primeran atera zitzaigun: lehenbizi, ikasleak Sabaizako basoan zizak biltzen atera ziren; ondoren, Bixente Garziaindia adituaren azalpenak entzun zituzten mendian bertan eta gero, guraso batzuen laguntzaz, elkarte batean, hainbat errezeta prestatu zituzten. Amaitzeko, eta haietako batek soinua jotzen zuela probestuz, hainbat bertso prestatu eta kantatu zituzten.

Bixenterekin, Etxarriko gizon prestu eta jatorrarekin, harreman estuak egin genituen eta bararen laguntzaz ziza erakusketak Tafallako plazan egiten hasi ginen. Hasieran urtero eta, ondoren, lan eskerga zela kausa, bi urtero. Beti erakusketa ederrak prestatu dira eta gaur egun, zalantzarik gabe, Nafarroako hoberenetakoa da.

Bixente 2000. urtean zendu zen. Tafallako Ikastolan beti gogoan izango dugu eta urtero, huts egin gabe, Exarrira goaz, bere omenez egiten den erakusketa prestatzen laguntzera. Egun Gorosti elkarteko mikologo-lagunen laguntza paregabea dugu zizak sailkatzeko.

Baina hori ez da dena, plazan erakusketa egitea tokatzen ez den urtean, ikastolan bertan oso jarduera polita eta interesgarria burutzen dugu. Klasean gaia landu ondoren, DBHko 1. eta 2. mailako ikasleekin mendira goaz ziza bila eta ikastolan bertan erakusketa prestatzen dugu ikastetxeko ikasle guztiek ikusi ahal izateko.

Ekintza horiez gain, behi edo behin, bestelakoak ere egin dira, esate baterako: guraso, ikasle eta irakasleak larunbat batean ziza bila elkarrekin joatea; denok elkarrekin ongi pasatzeaz gain, zer edo zer ikasteko mikologia gai korapilatsu bezain erakargarriaz.

 
NABARMENDUAK
DBH 4. mailako ikasleei.. ZORTE ON!
Multimedia, Dokumentuak
Helbide Interesgarriak
EducoNuestra ikastola participa en el Proyecto Europeo Keycolab

Nuestra ikastola participa en el Proyecto Europeo Keycolab

 
 
 
 
 
GARCÉS DE LOS FAYOS IKASTOLA
La Plana s/n ˇ Javier Osés 6
31300 Tafalla (Nafarroa)
T. 948 700 728 | F. 948 755 011
ikastola@tafallaikastola.org
Harremanetarako Harremanetarako