GURE IKASTOLA
 
NOR GARA
KOKAPENA
INSTALAZIOAK
LANGILEAK
HISTORIA
EKINTZA BEREZIAK
Ikastola eta zizak
Merkatu Txikia
Olentzero
Inauteriak
Haur Kantari Jaialdia
 
EKINTZA BEREZIAK .. Merkatu Txikia

Eguberritako jaiak hurbildu ahala ikastolako programakuntza kolore desberdinetako ekintzez zipriztintzen da. Hauek bereziak izateagatik ikasleriaren interesa eta bizipoza pizten dute.

Ekintza hauen artean aipagarria da lehen hezkuntzako ikasleek, ordutegi barruan, aurrera eramaten duten jaialdia. Bertan haien sormena eta abilezi franko erakusten dituzte. Jaialdiarekin batera , Olentzeroaren etorreraren prestaketak, gero alaia eta liluragarria sortzen du.

Baina gabonetako festa aurretik ditugun ekintzen artean " bereziena" MERKATU TXIKIA da.

MERKATU TXIKIA, sal erosketan oinarritutako joko erreala da. Merkatu honetan neska-mutil bakoitzak, arrazoi desberdinengatik gorde nahi ez dituen jolasekin denda bat antolatzen du. Denda antolatzeaz gain ikasle bakoitzak diru sinbolikoa jasotzen du ikaskideen dendetan gustuko duena erosi ahal izateko.

Denak saltzaile eta erosle direnez ondoko lagunekin txandak antolatu behar dituzte, bi ekintzetan era proportzionatu batez jokatzeko.

Esan beharra dago sal -erosketa hau egiteko aukera ez dela norberaren ikasgelan bukatzen, lehen hezkuntzako gela guztietan baizik. Logikoa den bezala, ekintza honen atzetik garrantzitsuak iruditzen zaizkigun helburuak planteatzen ditugu. Haien artean hauek aipatu ditzakegu:

  • Lehena eta garrantzitsuena -disfrutatu
  • Norberaren objektu estimatuak askatzen ikasi.
  • Beste pertsona batzuen gauzak baloratu birziklapenaren garrantziaz ohartuz.
  • Sal- erosketa egoera errealetan autonomia bizkortu.
 
NABARMENDUAK
2.019-2.020 ikasturtea. Dena prest!
Multimedia, Dokumentuak
Helbide Interesgarriak
EducoNuestra ikastola participa en el Proyecto Europeo Keycolab

Nuestra ikastola participa en el Proyecto Europeo Keycolab

 
 
 
 
 
GARCÉS DE LOS FAYOS IKASTOLA
La Plana s/n ˇ Javier Osés 6
31300 Tafalla (Nafarroa)
T. 948 700 728 | F. 948 755 011
ikastola@tafallaikastola.org
Harremanetarako Harremanetarako