GURE IKASTOLA
 
NOR GARA
KOKAPENA
INSTALAZIOAK
LANGILEAK
HISTORIA
EKINTZA BEREZIAK
Ikastola eta zizak
Merkatu Txikia
Olentzero
Inauteriak
Haur Kantari Jaialdia
 
EKINTZA BEREZIAK .. Olentzero

Urtero bezala gabonetako oporrei ongi etorria emateko, abenduak 22an ospakizun berezi bat egiten dugu, Olentzeroren Eguna. Urtean bizi dugun ekitaldirik bereziena bihurtzen da ikasle eta irakasleentzat.

Goizeko bederatzi t''erdiak aldera, ikazkin jator hau ikastolara etortzen da opariz beteta eta guztiok "Horra, horra gure Olentzero" abesten dugun bitartean, ongi etorria ematera ateratzen gara. Ondoren, gelaz - gela berarekin joaten gara haur txikienei opariak, zoriona eta poztasuna banatuz.

Behin banaketa bukatuta, Olentzerok leiho batetik patioan bere zain gauden guztiok agurtzen gaitu gozokiz estaliz.Ondoren, 24a arte agurtzen gaitu, non etxez etxe joango den bakoitzak eskatutako opariak utziz.

Guk, Ikastolan, jaiarekin jarraitzen dugu eta hamaiketakoa hartzen dugu goizaren erdialdean, opila eta txokolatea hain zuzen ere. Indarrak berritu ditugularik, alaiki, kalejiran irteten gara Tafallako kaleetan zehar txistulari, trikitilari eta fanfarreak lagunduta, baita Ikastolako erraldoiekin ere.

Kalejiran osoan zehar, ikasle zaharrenek, kartoizko Olentzero bizkarrean eramaten dute. Honela enparantzara iristen gara non denek elkarrekin, erraldoiek, ikasleek, irakasleek eta parte hartu nahi duten guztiek, zortzikoa dantzatzen dugun eta gogotsuenek porrusalda eta arin-arina ere dantzatzen dute.

Dantzak bukatuta, kalejiran beti ere, Ikastolara itzultzen gara non datorren urtera arte elkar agurtzen dugu Jai Zoriontsuak opatuz.

 
NABARMENDUAK
DBH 4. mailako ikasleei.. ZORTE ON!
Multimedia, Dokumentuak
Helbide Interesgarriak
EducoNuestra ikastola participa en el Proyecto Europeo Keycolab

Nuestra ikastola participa en el Proyecto Europeo Keycolab

 
 
 
 
 
GARCÉS DE LOS FAYOS IKASTOLA
La Plana s/n ˇ Javier Osés 6
31300 Tafalla (Nafarroa)
T. 948 700 728 | F. 948 755 011
ikastola@tafallaikastola.org
Harremanetarako Harremanetarako