GURE IKASTOLA
 
NOR GARA
KOKAPENA
INSTALAZIOAK
LANGILEAK
HISTORIA
EKINTZA BEREZIAK
Ikastola eta zizak
Merkatu Txikia
Olentzero
Inauteriak
Haur Kantari Jaialdia
 
EKINTZA BEREZIAK .. Inauteriak

Ikastolako ekintzarik garrantzitsuenen artean, inauteriak ditugu. Honela urtean behin Tafallako kaleak Nafarroako kolore eta alaitasunean murgiltzen dira. Nafarroan adierazgarrienetarikoak diren bost inauteri hauek antzezten ditugu: Bera, Lesaka, Lantz, Goizueta eta Altsasu.

Urtero hauetako baten antzezpena egiten dugu, dagokion mozorro eta dantza eginez. Honela, Berako inauteriak direnean, mutilak inudez eta neskak artzaiez mozorrotzen dira. Bi lerro luzeetan kokaturik dantzan eta abesten hasten dira, inudeek panpinak airera botatzen dituzte, berriro besotan jasoz.

Lesakako pertsonaiak aldiz, zaku zaharrak dira. Mozorroa lastoz beteriko zakuz osatua dago, aurpegia beti estalita eramanez. Mairuek jantzi zuriz, kapela koloretako zintaz apainduta, dantzan ibiltzen dira. Guztiek makila bati lotua dagoen puztutako maskuri bat daramate eskutan.

Lantzeko inauterietako pertsonaia anitzen artean, ikastolak Txatxo aukeratzen du. Honen jantzia, koloreetan anitza den soineko luzea da, irudi koloretsu eta alaiekin. Eskutan erratza daramate, izpiritu txarrak uxatu ahal izateko.

Goizuetako inauterietan, bizkarrean zagia daraman ikazkina da pertsonaia nagusia. Honek zagi dantza dantzatzen duen bitartean, makilariak makilekin zagia kolpatzen dute. Makilariak zuri gorriz jantzita doaz.

Altsasuko inauterian, momotxorroak dira pertsonaia nagusiak. Pertsonaia hauek, buruan saski adardun handia daramate, odolez zikindutako mantala eta sardea eskutan. Mozorro honekin indartsuenak ausartzen dira soilik, oso astuna delako. Besteentzat sorginaren mozorroa erabiltzen dugu, askoz arinagoa baita.

Urtero mozorroz aldatzen den arren, egitaraua ez da gehiegi aldatzen.Goizean mozorroturik ikastolara agertzen gara, opil eta txokolatezko hamaiketakoa egin ostean, kalejirarekin hasten gara urte horri dagokion inauteri dantza eginez. Jarraian, Nafarroako plazaraino kalejiran joaten gara, bertan dantza egin ondoren, itzultzen gara ikastolara. Ikastolaren aurrean "Lagunero ", gure pertsonaia madarikatua, erretzen dugu, Honako kopla hauek kantatzen dizkiogularik:


Gogoan badaukagu
gaba Lagunera
Tafallan egondu zan
triskantza sobera
gutxitan bezala.

Azkarate eta Fuertes
ankerki akaturik
Idoi eta Iriso
larri zauriturik
ez da justiziarik.

Oso gaizki zerade gurekin portatu,
Oso gaizki zerade gurekin portatu,
Lagunero gaiztoa zureak egin du,
zureak egin du, erreko zaitugu

Orain zure hezurrak
dira errautsezkoak
pozik gabiltza dantzan
bai Tafallakoak
ta Euskal Herrikoak.

 
NABARMENDUAK
DBH 4. mailako ikasleei.. ZORTE ON!
Multimedia, Dokumentuak
Helbide Interesgarriak
EducoNuestra ikastola participa en el Proyecto Europeo Keycolab

Nuestra ikastola participa en el Proyecto Europeo Keycolab

 
 
 
 
 
GARCÉS DE LOS FAYOS IKASTOLA
La Plana s/n ˇ Javier Osés 6
31300 Tafalla (Nafarroa)
T. 948 700 728 | F. 948 755 011
ikastola@tafallaikastola.org
Harremanetarako Harremanetarako