GURE IKASTOLA
 
NOR GARA
KOKAPENA
INSTALAZIOAK
LANGILEAK
HISTORIA
EKINTZA BEREZIAK
Ikastola eta zizak
Merkatu Txikia
Olentzero
Inauteriak
Haur Kantari Jaialdia
 
EKINTZA BEREZIAK .. Haur Kantari Jaialdia

  

 

  

 

HAUR ETA GAZTETXOEN KANTARI JAIALDIA” zer da?

 

  

 

Nafarroako haur eta gaztetxoen euskararekiko eta kantuarekiko zaletasuna piztea helburu duen jaialdia da, elkar lanean aritzen ikasiz, beste zentroetako berdinekin harremanetan jarriz, norberaren arte eszenikoa kanporatuz eta musikarekin gozatuz.

Helburuak:

  • Nafarroako haur eta gaztetxoek kantuarekin gozatzea.
  • Euskal kantuaren arloan dugun errepertorio aberatsa gure haurrek ikastea.
  • Haurren euskararekiko eta kantuarekiko zaletasuna piztea.
  • Euskal kantua heziketarako tresna moduan erabiltzea.
  • Musika gela barruan irakatsitakoa eszenatokiko praktikarekin osatzea.
  • Gure ikasleak Nafarroako beste lekuetako haur eta gaztetxoekin harremanetan jartzeko aukera ematea.

Nork eta nola har dezake parte?

  • 6/7 - 15/16 urte bitarteko haur eta gaztetxoek hartu dezakete parte.
  • Euskaraz abestuko dute.
  • Laguntza instrumentalari dagokionez, libre da, bai pertsona kopurua (adinak ez du axola) baita haien musika tresna ere. Hori bai, ikastola barruko jendea bilatzen saiatzen da eta, bestela, euskalduna ahal den neurrian.
  • A capella” ere abestu ahalko da, laguntza instrumentalik gabe.

Sailak:

Hiru sailetan har daiteke parte:

  • Banaka
  • Binaka
  • Taldeka (3 kantaritik 15era, salbuespenak salbuespen)

Kantua honakoa izan daiteke:

  • Kantu ezaguna (zaharra nahiz berria)
  • Kantu berria edo sormenezkoa

 

Argibide batzuk:

  • Koru edo abesbatzak talde bezala hartuko dira, baina zuzendaririk gabe eta gehienez 15 lagunekoak izango dira.

 

Zalantzarik baduzu, ondoko helbide elektronikora idatziz Amaia Domínguez ikastolako musikako irakaslearekin harremanetan jar zaitezke:

amadominguez@tafallaikastola.org

 

 
NABARMENDUAK
DBH 4. mailako ikasleei.. ZORTE ON!
Multimedia, Dokumentuak
Helbide Interesgarriak
EducoNuestra ikastola participa en el Proyecto Europeo Keycolab

Nuestra ikastola participa en el Proyecto Europeo Keycolab

 
 
 
 
 
GARCÉS DE LOS FAYOS IKASTOLA
La Plana s/n ˇ Javier Osés 6
31300 Tafalla (Nafarroa)
T. 948 700 728 | F. 948 755 011
ikastola@tafallaikastola.org
Harremanetarako Harremanetarako