HEZKUNTZA
 
IKASTOLAKO HEZKUNTZA PROIEKTUA
IRIZPIDE METODOLOGIKOAK
ESTRATEGI PLANA 2017-2020
IKASKETA ESKAINTZA
HELBURU OROKORRAK
HAUR HEZKUNTZA
Printzipio pedagogikoak
SUSTRAI PROIEKTUA
Metodologia
Psikomotrizitatea
Ekintzak
Irteerak
Talde elkarreragileak
LEHEN HEZKUNTZA
Printzipio pedagogikoak
Metodologia
Arloak
EKI
Irteerak
Bikoteka irakurtzen
DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA
EKI DBH
Arloak eta irakasleak
Bestelako informazioa
Diziplina
Kalifikazio irizpideak
Irteerak
 
IRIZPIDE METODOLOGIKOAK

Gure ikastolako helburu nagusia haur guztien garapen egokia lortzea da, bere osotasunean hartuta:

  • Garapen pertsonala bultzatzea: Norberaren behar eta gaitasunak kontutan hartuz, bakoitzaren ikasketa erritmoa errespetatuz.
  • Dagokion gizartean integratzea.
    Elkarbizitza demokratiko baterako jarrera egokiz, era autonomoan, norbanakoaren sozializazio egoki bat lortzea. Gatazkei aurrea hartu eta modu baketsuan konpontzeko trebetasunak bereganatzea. Kultura desberdinak eta pertsonen arteko desberdintasunak ezagutu, ulertu eta errespetatzea, adierazpen eta komunikazio gaitasunak landuz.
  • Ikasketa esanguratsua sustatzea: haurraren bizitza, esperientzia eta interesak eta ezagutzak abiapuntutzat hartuko dituena.
    Horretarako ondoko puntuak jarraituko dira:
    • Eduki berriek aurreko ezagutzarekin lotura izango dute, ikasleak hauen arteko konexio egokiak egin ditzan.
    • Haur bakoitzaren garapen maila errespetatuko da.
    • Eduki berriak esanguratsuak izango dira.
    • Ikasitakoaren funtzionalitatea bilatuko da.
    • Ikaslearen motibazioa eta jarrera baikorra, aurreko ezagutza eta berriaren arteko lotura ezartzeko, ezinbestekoak izango dira.
    • Ikaslea bere ikasketa prozesuaren protagonista da; bai irakaslea bai materiala laguntzaile hutsak izango dira.
    • Aurreko hau guztia lortzeko, gure helburu nagusia ikasleek ikasten ikas dezaten izango da.
  • Taldekako nahiz bakarkako lanerako ohitura lortzea; norberaren konfiantza, zentzu kritikoa, interesa eta sormena bultzatuz.
  • Ikuspegi globala izatea: hainbat arlo era globalizatuan eskaintzen duena. Arloen arteko loturak kontuan hartzen dituena konpetentzia nagusien garapenean.
  • Teoria eta praktikaren arteko erlazio bat lortzea, metodologia aktiboaren eta gogoetaren artean oreka bilatuz.
  • Autonomia bultzatzea: ikasketa esanguratsua lortzeaz gain, gure helburua ikasleek ikasitakoa besteei transmititzeko gai izatea da.
  • Komunikatiboa izatea: gurasoak eta ikasleak informatuak egongo dira uneoro. Aldi berean, gurasoen inplikazioa eta partaidetza sustatuko da.
  • Euskal kulturarekin zerikusia duten edukiak sistematikoki lantzea.
 
NABARMENDUAK
2.019-2.020 ikasturtea. Dena prest!
Multimedia, Dokumentuak
Helbide Interesgarriak
EducoNuestra ikastola participa en el Proyecto Europeo Keycolab

Nuestra ikastola participa en el Proyecto Europeo Keycolab

 
 
 
 
 
GARCÉS DE LOS FAYOS IKASTOLA
La Plana s/n ˇ Javier Osés 6
31300 Tafalla (Nafarroa)
T. 948 700 728 | F. 948 755 011
ikastola@tafallaikastola.org
Harremanetarako Harremanetarako