HEZKUNTZA
 
IKASTOLAKO HEZKUNTZA PROIEKTUA
IRIZPIDE METODOLOGIKOAK
ESTRATEGI PLANA 2017-2020
IKASKETA ESKAINTZA
HELBURU OROKORRAK
HAUR HEZKUNTZA
Printzipio pedagogikoak
SUSTRAI PROIEKTUA
Metodologia
Psikomotrizitatea
Ekintzak
Irteerak
Talde elkarreragileak
LEHEN HEZKUNTZA
Printzipio pedagogikoak
Metodologia
Arloak
EKI
Irteerak
Bikoteka irakurtzen
DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA
EKI DBH
Arloak eta irakasleak
Bestelako informazioa
Diziplina
Kalifikazio irizpideak
Irteerak
 
HAUR HEZKUNTZA .. Metodologia

 

 

 

 

Gure heziketa KONFIANTZAREN PEDAGOGIAN oinarritzen da, haurra hezkuntza prozesuaren protagonista nagusia delarik eta irakaslea garapen horren laguntzaile. Pedagogia honen aspektu garrantzitsuenetako bat adin ezberdinetako haurrak elkarrekintzan ibiltzeko espazioak sortzea da.

Erabiltzen dugun metodologian bi irizpide izaten ditugu kontuan, alde batetik globalizazioa eta ikuspegi eraikitzailea bestetik.

Haurraren ekintza eta jarduera guztietan eta inguruko munduarekin dituen harremanetan, pertsonaren dimentsio guztiak oso estuki lotuta daude, banaezinak dira eta ezin dira bakoitza bere aldetik garatu.

Ikasturtean zehar hainbat gai lantzen ditugu. Interesgune baten inguruan garatu egiten dituzte esperientziak, ipuin bat abiapuntutzat hartuta. Hauek haurren interesetan oinarritutako proiektuekin osatzen ditugu.

Ikas-norabideak hainbat funtzio ditu unitatean zehar: hasieran, aurre-ebaluazioa eta sarrerako motibazioa bideratuko ditu; tartean, gaiaren bilakaeraren sekuentzia tematikoak identifikatzen lagunduko du; bukaeran sintesia eta azken balorazioa egiteko modua eskainiko du. Jarduerak ez dira era isolatuan eta testuingurutik kanpo aurkezten.

Curriculumeko ardatz nagusietako bat euskararen trataera da.

Proposamenaren bidez, ikasketa esanguratsuak sustatu nahi ditugu eta horregatik haurraren bizitzarekin, esperientziekin eta interesekin lotura egiten da, gelatik kanpo ahalik eta testuinguratze handiena bilatuz. Horretarako ekintza eta jolasaren garrantzia kontuan hartzen dugu eta proposamenean izaera ludikoa duten hainbat eta hainbat jarduera txertatzen ditugu.

Azkenik, Haur Hezkuntzako curriculumak etapa honetako helburuak hiru arlotan bereizten ditugu:

1. Nork bere burua ezagutza eta autonomia pertsonala.

Haurrek beren  buruari buruz lortzen duten ezagupen guztia barneratzen dute. Beren autoirudia eraikitzera eta beren ahalmen nahiz mugez jabetzera eramaten duten guztia lantzen da eremu honetan. Haurraren ekintzaren manifestazio nagusia jolasa dugu. Handia da jolasak hartzen duen denbora eta espazioa Haur Hezkuntzan. Arlo honetan bi txoko garrantzitsu aipa ditzakegu: Sentimenduen txokoa eta Elkarrizketa txokoa.

2. Ingurua ezagutzea.

Aztertzen diren testuinguru eta egoerak dira unitatean zehar, ipuinaren laguntzaz, era globalizatuan garatzen direnak.

3. Hizkuntzak: komunikazioa eta irudikapena.

Atal honetan hizkuntza, irakurketa-idazketa, musika, ingelesa, plastika eta zehar lerroen trataera sartzen da, besteak beste.

 

 
NABARMENDUAK
2.019-2.020 ikasturtea. Dena prest!
Multimedia, Dokumentuak
Helbide Interesgarriak
EducoNuestra ikastola participa en el Proyecto Europeo Keycolab

Nuestra ikastola participa en el Proyecto Europeo Keycolab

 
 
 
 
 
GARCÉS DE LOS FAYOS IKASTOLA
La Plana s/n ˇ Javier Osés 6
31300 Tafalla (Nafarroa)
T. 948 700 728 | F. 948 755 011
ikastola@tafallaikastola.org
Harremanetarako Harremanetarako