HEZKUNTZA
 
IKASTOLAKO HEZKUNTZA PROIEKTUA
IRIZPIDE METODOLOGIKOAK
ESTRATEGI PLANA 2017-2020
IKASKETA ESKAINTZA
HELBURU OROKORRAK
HAUR HEZKUNTZA
Printzipio pedagogikoak
SUSTRAI PROIEKTUA
Metodologia
Psikomotrizitatea
Ekintzak
Irteerak
Talde elkarreragileak
LEHEN HEZKUNTZA
Printzipio pedagogikoak
Metodologia
Arloak
EKI
Irteerak
Bikoteka irakurtzen
DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA
EKI DBH
Arloak eta irakasleak
Bestelako informazioa
Diziplina
Kalifikazio irizpideak
Irteerak
 
HAUR HEZKUNTZA .. Psikomotrizitatea

Psikomotrizitatea: jarduera hezitzailea eta aurreikuslea

Jolas psikomotorea lehenik eta behin haurraren eskubide bat da, haurra plazeretik eraikitzen baita.

Haur guztiek etengabe aritzen dira jolasten. Jolasa ezinbesteko beharra da, arnasa hartzea bezala., aurkikuntza berrien aurrean sentitzen duen plazera, bere burua eta ingurua menperatzearen plazera... Haurra ongi badago, jolasten du, jolastu nahi du, ahal du eta bere neurrian eta bere modura ariko da. Psikomotrizista izango da behar dituen baldintzak eskainiz (afektua, materialak, lekua, denbora…) haurra bera da bere barnetik, bere hautuaz, dituen indarrak erabiliz jolasa sortzeko gai izango dena.

Jolasaren bitartez, haurrak bere buruari buruzko, beste lagunen eta inguru guztiaren oinarrizko ideiak barneratzen ditu. Jolasean ere, bere gorputzeko atalak ezagutu eta funtzioak menperatzen ditu. Horrez gain, bere burua denbora eta espazioan kokatzen ikasten du, gauzak erabili eta eraikitzen, besteekiko harremanetan trebatzen da, euskaraz hitz eginez. Guzti hau modu ez kontziente batetan ematen da.

Jolas psikomotorea ez da ariketa bat…ez da saiakera bat… ez da ondoren etorriko diren lanen prestaketa, baizik eta munduan gaur izateko modu bat, orain eta hemen. Haurrarentzat, jolasa bizitza da, bizitza guztia jolasa ez den arren.

Bizitakotik, ikertutakotik, objektu desberdinekin egindako frogetatik, emozionalki bizitakotik eta beste haurrekin edo helduekin izandako plazerezko unetatik, haurrak galdetzen dio bere buruari, ez baitaki oraindik galdetzen. Hala ere bere ezagutza garatzen jarraitzen du, emaitzak aldentzen ditu, sailkatzen, erantzunak zalantzan jartzen ditu, bere bidea egiten du ikasi nahi baitu. Haur bakoitzak bere ahalak, bere konpetentziak eta bere jakin nahiak bete asmoz bere izaera propioa eraikitzen du.

Psikomotrizitate saio bakoitzean, haurrari, ibilbide hau egiteko aukera eskaintzen zaio, hots, jolastearen plazeretik hasi eta pentsatzearen plazerean amaitu.

 
NABARMENDUAK
DBH 4. mailako ikasleei.. ZORTE ON!
Multimedia, Dokumentuak
Helbide Interesgarriak
EducoNuestra ikastola participa en el Proyecto Europeo Keycolab

Nuestra ikastola participa en el Proyecto Europeo Keycolab

 
 
 
 
 
GARCÉS DE LOS FAYOS IKASTOLA
La Plana s/n ˇ Javier Osés 6
31300 Tafalla (Nafarroa)
T. 948 700 728 | F. 948 755 011
ikastola@tafallaikastola.org
Harremanetarako Harremanetarako