HEZKUNTZA
 
IKASTOLAKO HEZKUNTZA PROIEKTUA
IRIZPIDE METODOLOGIKOAK
ESTRATEGI PLANA 2017-2020
IKASKETA ESKAINTZA
HELBURU OROKORRAK
HAUR HEZKUNTZA
Printzipio pedagogikoak
SUSTRAI PROIEKTUA
Metodologia
Psikomotrizitatea
Ekintzak
Irteerak
Talde elkarreragileak
LEHEN HEZKUNTZA
Printzipio pedagogikoak
Metodologia
Arloak
EKI
Irteerak
Bikoteka irakurtzen
DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA
EKI DBH
Arloak eta irakasleak
Bestelako informazioa
Diziplina
Kalifikazio irizpideak
Irteerak
 
DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA .. Bestelako informazioa

GURASOEKIN BILERAK


Ikasturtean zehar bi gelako bilera egingo ditugu: aurrena, lehenengo hiruhilekoan; eta hurrengoa, bigarrenean. Bigarren hiruhilekoaren ostean nahi duenak banakako bilera ere egiteko aukera izango du. Hirugarren hiruhilekoan banakako bilerak izango dira.

Edozein momentutan gurasoek, ikaslearen egoerari buruzko informazioa nahi badute, tutorearekin harremanetan jar daitezke.

Bilera egunerako tutoreak ikasleari buruzko informazioa jasoko du; gurasoei informazio egokia eman ahal izateko.

Gurasoek, tutorearekin hitz egin ondoren eta zalantza edo arazoren bat izatekotan, arloko irakasleekin biltzeko aukera izango dute.

ORIENTATZAILEAREKIN BILERAK


Ikastolako orientatzailearekin biltzeko, bilera eskatu baino ez dago. Horretarako,gurasoak nahiz ikasleak berarekin zuzenean harremanetan jar daitezke, edota ikastolako telefonora dei dezakete (948700728); nahi izanez gero, tutorearen bidez ere bilera eskatu ahal izango da.

IRTEERAK


Irteerak curriculumarekin erabateko lotura dute eta oso garrantzitsutzat jotzen ditugu.
Ikasleren bat ezin bada irteera batera joan klasera etorriko da, eskola eguna baita.

ASISTENTZIA


Gogoratu behar da ikasle guztiak derrigortuta daudela ikastolara etortzera. Ikasleak, edozein arrazoirengatik, etortzerik izango ez balu gurasoek sinatutako justifikantea ekarri beharko luke. Bertan datu hauek agertu beharko dira: ikaslearen izena, huts egin (egingo) duen egunaren data eta arrazoia (arrazoiak).

Bai inauteri egunean, baita Olentzero egunean ere ikaslea ikastolara etortzera derrigortuta dago. Jaian parte hartu nahi ez badu, ikastolan egongo da irakasle baten ardurapean.

MATERIALA


Ikasleek ordena mantentzeko bidean lehenengo saioa hasi baino lehen haien motxilak hustuko dituzte eta materiala bakoitzari dagokion apalean utziko dute. Motxila aulkian zintzilikatuko dute.

Erne egoteko eta klasea jarraitu ahal izateko, ezinbestekoa da arlo bakoitzerako behar den materiala ekartzea. Klase orduetan, materiala ateratzeko eta gordetzeko, ikasleak pausu hauek jarraituko ditu:

  • 1., 3. eta 5. saioen hasieran, hurrengo bi saioetarako materiala aterako du.
  • 2. eta 4. saioen bukaeran, materiala gordeko du, patiora joan baino lehen.

Ikasleek haien materiala ordenatua eta erabilgarri izan dezaten karpeta edo blok bat erabiliko dute, materiala irakasgaika sailkatuz.

CURRICULUM EGOKITZAPEN ESANGURATSUAK


Ikasle bati egokitzapena egiten bazaio, ebaluatzeko modua ezberdina izango da. Irakasleak erabakiko du, kasu bakoitzaren arabera, zer eta nola ebaluatu. Egokitzapenekin hastea gurasoekin adostuko da.

Etengabeko ebaluazioa egiterakoan eta mailaz igotzerakoan, erreferente gisa hartuko dira: kasuan kasuko curriculum egokitzapenetan finkatutako elementuak eta egokitzapenaren xede diren ikasmaila eta irakasgaietako ikaskuntzako estandar ebaluagarriak.

ERREKUPERAZIOAK


Ikasleak suspenditutako unitateak errekuperatu beharko ditu. Horretarako, errekuperazio bereziak egingo dira:

  • Lehenengo hiruhilabetekoa bigarren ebaluazioan eta ekaineko ohiko ebaluazioko errekuperazioetan errekuperatu ahal izango dira.
  • Bigarren hiruhilabetekoa hirugarren ebaluazioan eta ekaineko ohiko ebaluazioko errekuperazioetan errekuperatu ahal izango dira.
  • Hirugarren hiruhilabetekoa ekaineko ohiko ebaluazioko errekuperazioetan
    errekuperatu ahal izango da.

NOTA FINALA


Ekainean kalifikazio positiboa ateratzeko unitate guztiak gainditu beharko dira, salbuespenak salbuespen. Ikasleak zerbait suspenditzen badu, ekaineko ez-ohiko deialdian irakasgai horiek gainditzeko aukera izango du. Aurten, ekainaren 17, 18 eta 19an izango da deialdi hau, baina irakasgaiak ez baditu gainditzen, arlo osoa suspendituta geratuko zaio hurrengo ikasturterako.

AURREKO URTEETAKO PENDIENTEAK


Ikasle guztiek aurreko urteetan gainditu gabeko arloak errekuperatzeko aukera izango dute. Horretarako bi aukera izango dituzte: lehena, bigarren ebaluaketan; eta bestea, ekainean.

Irakasle bakoitzak erabakiko du errekuperazioaren data eta errekuperatzeko modua.

 

Dokumentua deskargatzeko

 
NABARMENDUAK
2.019-2.020 ikasturtea. Dena prest!
Multimedia, Dokumentuak
Helbide Interesgarriak
EducoNuestra ikastola participa en el Proyecto Europeo Keycolab

Nuestra ikastola participa en el Proyecto Europeo Keycolab

 
 
 
 
 
GARCÉS DE LOS FAYOS IKASTOLA
La Plana s/n ˇ Javier Osés 6
31300 Tafalla (Nafarroa)
T. 948 700 728 | F. 948 755 011
ikastola@tafallaikastola.org
Harremanetarako Harremanetarako