HEZKUNTZA
 
IKASTOLAKO HEZKUNTZA PROIEKTUA
IRIZPIDE METODOLOGIKOAK
ESTRATEGI PLANA 2017-2020
IKASKETA ESKAINTZA
HELBURU OROKORRAK
HAUR HEZKUNTZA
Printzipio pedagogikoak
SUSTRAI PROIEKTUA
Metodologia
Psikomotrizitatea
Ekintzak
Irteerak
Talde elkarreragileak
LEHEN HEZKUNTZA
Printzipio pedagogikoak
Metodologia
Arloak
EKI
Irteerak
Bikoteka irakurtzen
DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA
EKI DBH
Arloak eta irakasleak
Bestelako informazioa
Diziplina
Kalifikazio irizpideak
Irteerak
 
LEHEN HEZKUNTZA .. EKI

EKI proiektua konpetentzietan oinarritutako ikasmaterial berritzailea da, integrazioaren pedagogiaren bitartez aurrera eramaten dena.

2008-2009 urteetan Euskal Herriko ikastetxe gehienek elkarrekin eraiki eta onetsi zuten Derrigorrezko Eskolaldirako Euskal Curriculumean oinarritzen da EKI. Azken batean, pertsonaren garapen osoa (norbanako, gizartekide eta izadikide gisa) lortu ahal izateko oinarri sendoak finkatzea bilatzen du; euskal kultur espezifikoaren eta unibertsalaren oinarriak eskuratzea; ondorengo ikasketak egiteko eta lan munduan aritzeko prestatzea; eta bizitza osoan zehar ikasten jarraitzeko prestatzea. Azken finean, bizitzan konpetente izatea lortzea du helburu.

Dagoeneko ez da nahikoa jakintza akademikoa eskuratzea. Edozein bizitza-egoeratan konpetentea izatea lortu behar du ikasleak; pentsatzen eta ikasten, komunikatzen, elkarrekin bizitzen, norbera izaten eta egiten eta ekiten jakin behar du.  EKI material berriok Integrazioaren Pedagogia hautatu dute, irakasleek errazago irakasteko, ikasleek eraginkorrago ikasteko eta gurasoek prozesu horretan esku hartzeko. Egoerei irtenbideak aurkitzen ikasi behar du ikasleak, ikasitakoa egoera berrietan baliatzeko. Benetako egoera esanguratsuen aurrean jarrita, ikasleek egoera horietan behar dituzten baliabideak bilatzen eta erabiltzen ohitu behar dute; irtenbideak aurkitzen saiatu, bakarrik eta lan taldean moldatu, arazoen soluzioa erdietsi eta egoera berrietan ikasi dutena baliatu.

Bi euskarritan aurkezten da EKI proiektuaren materiala, paperean eta digitalean. Era berean, EKIgunea web orrialdea garatu da, euskarri digitalak biltzen dituen txokoa. Bi euskarriak ez dira banaka aurkezten, elkarren osagarri gisa baizik, ikasleek IKTren konpetentzietan eta ezagutzan sakon dezaten.

 
NABARMENDUAK
2.019-2.020 ikasturtea. Dena prest!
Multimedia, Dokumentuak
Helbide Interesgarriak
EducoNuestra ikastola participa en el Proyecto Europeo Keycolab

Nuestra ikastola participa en el Proyecto Europeo Keycolab

 
 
 
 
 
GARCÉS DE LOS FAYOS IKASTOLA
La Plana s/n ˇ Javier Osés 6
31300 Tafalla (Nafarroa)
T. 948 700 728 | F. 948 755 011
ikastola@tafallaikastola.org
Harremanetarako Harremanetarako