PROIEKTUAK
 
HIZKUNTZ PROIEKTUA
ELEANITZ
MATERIALA
BLOK
EKOART
KALITATE EGITASMO INTEGRATUA
INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK (IKT)
 
BLOK

Egitasmo pedagogiko bat da, derrigorrezko eskolaldiaren curriculuma eguneratzeko oinarrizko konpetentziak txertatuz.

1. Egitasmo honen zuzendaritza, sustapena eta ardura Nafarroako Ikastolen Elkarteak (NIE) hartzen ditu bere gain.

2. Egitasmo honek 2008. urtean izan zuen abiapuntua. Nafarroako Eskola kontseiluak 2013. urtean esperientzia baliotsuena bezala aukeratu zuen.

3. Estatuko Eskola kontseiluen aurrean aurkeztua izan zen.

4. Erasmus Plus programak 2015. urtean aukeratu zuen bere babespean Europako beste lurraldeekin (Finlandia, Errumania, Ingalaterra eta Belgika) batera eramaten den oinarrizko konpetentziak lantzeko lider moduan (Keycolab proiektua).

Oinarrizko konpetentziak derrigorrezko eskolaren ohiko curriculumean sartzea da helburu nagusia.

Oinarrizko konpetentziak eskolaren curriculumean sartzeko proposamena 2006. urtean egin zen. Europako Parlamentu eta Kontseiluak idatzitako gomendio batez.

Nafarroako Foru Komunitatearen legediak proposamen hori jaso zuen eta derrigorrezko eskola maila desberdinetako curriculum dekretu foraletan txertatu ere 2007. urtean.

Hala ere, ez da oinarrizko konpetentziak lantzeko eta ebaluatzeko jokabide edo estrategia konkretu bat seinalatzen aipaturiko gomendio eta dekretu horietan. Ez dago, beraz, oinarrizko konpetentziak lantzeko eta ebaluatzeko proposamen estrategiko ofizialik. BLOK egitasmoak hutsune hori bete nahi du, oinarrizko konpetentziak lantzeko eta ebaluatzeko estrategia bat garatuz, hain zuzen.

Nafarroako ikastolek beti izan dute berrikuntza pedagogikoa bere hezkuntza eskaintzaren oinarrizko osagaia. Horregatik, gaur egungo kalitatezko hezkuntzan aurrean duen erronka honi aurre egitea zilegi bezain beharrezkoa ikusten dugu.

 
NABARMENDUAK
2.019-2.020 ikasturtea. Dena prest!
Multimedia, Dokumentuak
Helbide Interesgarriak
EducoNuestra ikastola participa en el Proyecto Europeo Keycolab

Nuestra ikastola participa en el Proyecto Europeo Keycolab

 
 
 
 
 
GARCÉS DE LOS FAYOS IKASTOLA
La Plana s/n ˇ Javier Osés 6
31300 Tafalla (Nafarroa)
T. 948 700 728 | F. 948 755 011
ikastola@tafallaikastola.org
Harremanetarako Harremanetarako