ZERBITZUAK
 
IDAZKARITZA
JANTOKIA
HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALA
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK
GOIZEKO ZAINTZA
 
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK

18-19 Ordaindu beharreko eskolaz kanpoko ekintzak

 

18-19 Doaneko eskolaz kanpoko ekintzak

 

Nola asmatu?

  • Eskolaz kanpoko jarduerak haurrak aisialdiaz gozatzen duenean gauzatzen direnez, txikiaren interesa suspertzeko bezain interesgarriak izan behar dute. Dena den, lehendabizi, galde egiozu haurrari bakarren bat praktikatzeko interesik ba ote duen. Motiba ezazu seme-alaba baina bortxatu gabe.
  • Jarduera aukeratzeko unean izan kontuan haurraren zaletasunak, nortasuna eta trebeziak. Horrela ez jardutekotan, oso litekeena da eskoletara joan beharrak umea itotzea eta, luze gabe, jarduera hori gorrotagarri gertatzea. Lau urteak betetakoan, haurrak badaki gustuko zer duen eta zein jardueratan sentitzen den eroso.
  • Ez lehenetsi zeure frustrazioak: ez ahalegindu zure seme-alaba txapeldun izan dadin zuk gainditu ezin izan zenuen jarduera horretan . egin saihets sexismoari. Mutikoak judoan eta neskatoak dantza klasikoan matrikulatzeko joera nagusi dabilela egiaztatu dute hainbat azterketak.
  • Ez kargatu larregi . Hautaturiko aukera zeinahi dela ere, ez saturatu umea. Eskolaz kanpoko ikasketa horiek ez dute iraun behar astean hiruzpalau ordu baino gehiago. Ez ahantzi zure seme-alabak ere astiaren premia izaten duela.
  • Maila intelektual zein fisikoan umea ezinean dabilelako, jarduerak itotzen duela ikusten baduzu, bila ezazu haren nortasunari hobeki egokitzen zaion beste bat.
  • Ez baliatu eskolaz kanpoko jarduera zerbait erdiesteko edo jarrerarik zigortzeko.
  • Erakutsi interesa zure seme-alabak lortutakoaren aurrean. Sostengatu eta balioztaturik ikusiko du horrela bere burua.


Nolako haurra, halako jarduera

  • Ume lotsati eta barnekoientzat jarduera egokienak taldeka praktikatzen direnak dira, adiskideekin harremanetan sartzen eta beldurrak gainditzen lagungarri izango dituztelako. Lehiazkoak ez dira aholkatzeko modukoak eta dantza edo antzerkia, aldiz, egokienetakoak dira.
  • Haur nagiek banakako jarduerak, ahalegin berezia eskatzen dutenak, praktikatu behar dituzte: muska tresnaren bat jotzea, eskiatzea, patinajea edo pintura, adibidez.
  • Txiki urduri edo oldarkorrentzat , tentsio-egoeretan bere burua kontrolatzera behartzen dutenak dira, hala nola borroka-arteak, igeriketa, hipika edo xakea.
  • Erlazionatzeko arazoak dituzten umeek taldekako jardueretan esku hartu behar dute, taldeko osakide gisa: saskibaloia, futbola, eskubaloia, gimnasia erritmikoa edo boleibola dira egokienetako batzuk.


Aurtengo ekintzen hautaketa egin aurretik, iradokizun bat eman nahi dizuegu aukeraketa egokia egin dezazuen:

  • Ikastolak eskaintzen dituen ekintzek ikaslearen hezkuntza integrala osatu nahi dute.
  • Funtsezkoa da ekintza ikaslearen gustokoa izatea.
  • Ez da komeni gustatzen ez zaizkien ekintzetan parte hartzera behartzea.
  • Ekintza gehiegitan parte hartzea ere ez da komeni. Patioan egin daitekeen jolas libreak berebiziko garrantiza du.
  • Jolasean ikasten bada arazoak konpontzen, elkarrekin egoten, itxoiten, sormena lantzen... Zuekin egotea ere, hau da, familarekin egotea ere, oso inportantea da. Baita atsedena hartzea ere.
  • Ez ahantzi eguneko ikastaldia luzea dela.



 
NABARMENDUAK
DBH 4. mailako ikasleei.. ZORTE ON!
Multimedia, Dokumentuak
Helbide Interesgarriak
EducoNuestra ikastola participa en el Proyecto Europeo Keycolab

Nuestra ikastola participa en el Proyecto Europeo Keycolab

 
 
 
 
 
GARCÉS DE LOS FAYOS IKASTOLA
La Plana s/n ˇ Javier Osés 6
31300 Tafalla (Nafarroa)
T. 948 700 728 | F. 948 755 011
ikastola@tafallaikastola.org
Harremanetarako Harremanetarako