ORIENTAZIOA
 
TUTORETZA PLANA
GURE ARRETA IKASLEEN ANIZTASUNARI
ORIENTAZIO ZERBITZUAREN ESKURAGARRITASUNA
 
TUTORETZA PLANA

Tutoretza plana

Tutorea ikasle bakoitzaren eta taldearen erreferentzi puntua da, hezkuntza prozesuak sistematizatu eta pertsonalizatzeko erantzukizuna hartzen duena.

Oinarrizko hezkuntza aldian eginkizun eta jarduera orokor hauek dagozkio:

Ikasleen egokitze bideak erraztea, konpetentzien eraikitzailea eta esku hartzea koordinatzea.

Tutoretza aurrera eramateko garrantzitsua da Tutoretza Jardueren Plana egitea, ekintzak antolatzeko jarraibideen eta irizpideen erreferentzia baita. Tutoretza Jardueren Planak tutorearen esku hartzea sistematizatzen du ikasleei taldean nahiz banaka dagokionean, familiekin izan beharreko harremanetan, eta irakasleekin dagoen elkarlan eremuan.

Tutorea ikasleekin

  • Ikasleak ikasturterako dituen igurikapenak ezagutu
  • Etxeko lanak egiteko moduaz hitz -egin . Ikasteko denbora planifikatu eta idatziz jaso.
  • Ikasketa prozesua nola doan informatu. Ondo badoa egiten ari den esfortzua baloratu, hobetu beharreko arloak zehaztu, zailtasunak baditu zailtasunei nola aurre egin planifikatu.
  • Arazo edo egoera pertsonal baten aurrean erabakiak hartu.
  • Gatazka egoera hitzaren bidez konpondu . Konpromisoak idatziz jaso.

Tutorea beste irakasleekin

  • Ikasle bakoitzaren informazio esanguratsua bildu .
  • Ikasleen jarduera ebaluatu.
  • Ebaluaketa bakoitza amaitzen denean irakasle taldeak ikasle bakoitzaren inguruko egoerari buruzko balorazioa egiten du. Tutoreak bere gelaren jarraipena egiten du . Behar den kasuetan egoera hobetzeko hartu diren neurriak ere bertan baloratzen dira, bere lorpen maila zehaztuz.
  • Beste irakasleei ikasleen informazio esanguratsua eman eta behar denean Esku Hartzeak adostu
  • Orientatzailearekin elkarlanean aritu.( tutoretza , ikasketen orientazioa, egokitzapenak , ikasketa zein portaeren inguruko balorazioa egin…).

Tutorea familiekin

  • Ikasturte hasieran bildu hezkuntza egitasmoari buruzko informazioa emateko.
  • Ikasle bakoitzaren gurasoei ikaslearen hezkuntza prozesuari buruzko informazioa eman.
  • Gurasoekin elkartu hezkuntza irizpideak adosteko.
  • Gurasoen ekarpena erraztu.
 
NABARMENDUAK
DBH 4. mailako ikasleei.. ZORTE ON!
Multimedia, Dokumentuak
Helbide Interesgarriak
EducoNuestra ikastola participa en el Proyecto Europeo Keycolab

Nuestra ikastola participa en el Proyecto Europeo Keycolab

 
 
 
 
 
GARCÉS DE LOS FAYOS IKASTOLA
La Plana s/n ˇ Javier Osés 6
31300 Tafalla (Nafarroa)
T. 948 700 728 | F. 948 755 011
ikastola@tafallaikastola.org
Harremanetarako Harremanetarako