Txoko Berdearen helburu nagusia gure hezkuntza-jardunari koherentzia ematea da, bai ingurunearen ikuspegitik, baita gure komunitatearen partaidetzari dagokionez. Beraz, ikastolaren eta bere ingurune hurbilaren ingurumen egoera hobetzen saiatzen gara, bien arteko orekari garrantzia emanez.

Aldi berean, ingurumen-hezkuntza gure curriculumean behar bezala integratzea da gure helburua. Ikastola bera aztertuta, gure ikasleek konponbideak proposatu dituzte eta ekintzak martxan jarri dituzte.

Lan honen ardatz nagusiak honako hauek dira:

  1. Egiten diren ekintza guztietan ingurumenaren babesa eta zaintza kontuan izatea.
  2. Egiten diren ekintzak sistematizatzea, koherentzia eta sendotasuna emanez.

Horretarako, eguneroko jardueran hausnarketa, ebaluazioa eta berrikuntza bultzatzen ditugu hezkuntza-komunitatean.

Gure irakasleen eta ikasleen lanari eta prestakuntzari esker, 2017an Eskola Jasangarriaren akreditazioa lortu genuen Hezkuntza Saileko Ingurumen Batzorde Teknikoak emana.

Gure ingurumen proiektu nagusia Oinez Basoaren landaketa da, 2011ko Nafarroa Oinezean abiapuntu izan zuena eta hurrego urtetan indartzen joango dena.