Ikastolan ikasleen hezkuntza integrala garatu nahi dugu, eta horregatik, Pentsamendu Konputazionalaren garapena sustatzen dugu Haur Hezkuntzatik DBHra.
Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloan, ikasleak pentsamendu konputazionalera eta alfabetatze digitalera ordenagailurik gabe hurbiltzen dira.
Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aurrera, programatzen ikasten da, hau da, kodeak idazten ikasten da, urratsez urrats. Kodetze horretarako, gaur egun objektuetan eta blokeetan (Scratch, TXAC planet, code.org, etab.) oinarritutako lengoaia-programazio aurreratuak daude, Lehen Hezkuntzako curriculuma aberasten dutenak.
Ikasle digital trebeak bilatzen ditugu. Informazioa behar bezala kudeatzen jakitea, IKTen erabiltzaile eraginkorrak izatea eta tresna hauen erabilera arduratsua eta kritikoa egitea.