Aspalditik xakearen eta psikologiaren arteko harremana psikologoek eta psikiatrek ez ezik, pedagogo eta xake jokalari profesionalek ere aztertu izan dute, xakean aritzeak ematen duen gaitasun kognitiboen garapena aztertuz.
Xakeak trebetasun kognitibo logiko-matematikoak (pentsamendu logikoa eta kalkulu-gaitasuna (arriskuarena barne)), linguistikoak, espazialak (espazio-ikuspegia) eta pertsonen artekoak garatzea sustatzen du, arreta sustatzen du (baita hainbat gauzari aldi berean erne egoteko gaitasuna ere), memoria, kontzentrazioa eta baita izaera arrazionaleko elementu logikoetatik abiatuta plangintzak diseinatzeko gaitasuna ere. Azkenik, adimen emozionalari buruzko hainbat alderdi garatzen ditu (aztertutako xake jokalari gehienek adimen emozionala, enpatia eta antsietate-maila nahiko baxua erakusten dute). Elementu horiek guztiek oso rol positiboa betetzen dute pertsonen bizitzan, eta eragina dute norbanako etekina ateratzeko gaitasunean, oreka emozionalean eta, azkenik, osasun psikikoan (beraz, garapen globalean).
Arrazoi horiengatik guztiengatik Tafallako Ikastolak xakea ikasgeletan sartzearen alde egindako apustuak ideia berritzailea izanik ikerketa askoren babesa zuzena jasotzen du.
Aspaldidanik gure Ikastolan xakea sustatu egin da, Bigarren Hezkuntzan hautazko irakasgai gisa, eskolaz kanpoko jarduera gisa… Oraingoan, aldiz, curriculumaren barruan txertatu da “ Xake Hezitzailearen” izenpean xakea disziplinartekotasuna lantzeko tresna bihurtuz eduki matematikoak, artistikoak, linguistikoak eta motoreak bere baitan txertatuz.