Tafallan hirugarren NAFARROA OINEZa ospatzen da Tafalla, Hamaika 11n lelopean. Helburua espazio faltagatik Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat eraikin berri bat eraikitzea da.
Eraikin berriaren inaugurazioa egiten da txistulariekin, erraldoiekin eta ikastolako ikasleen abesbatzarekin. Frontoian EKOARTen erakusketa aurkezten da: birziklatutako materialarekin egindako jostailuak.