Kirol-gimnasia beste edozein kirolen oinarritzat har daiteke, osasuna eta soziabilitatea sustatzeko aukera paregabea baita. Espezialitate orokor honetan hainbat ariketa konbinatu daitezke, hala nola gimnasia artistikoa, erritmikoa, aerobikoa, akrobatikoa edo zirkua. Azken batean, eskolaz kanpoko honetan, taldeko jolasak eta dinamikak egingo ditugu, txikiei gorputz-kontrola (txiribuelta desberdinak eginez, pinua egin, jauzi anitzak…) hobetzen lagunduko dietenak eta, gainera, uztaiak, malabareetako pilotak eta abar erabiltzen ikasiko dute. Euskara praktikatzea, ongi pasatzea eta kirolaz disfrutatzea da helburua.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.