Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, 12 eta 16 urte bitartekoa, funtsezko etapa da ikasleen garapenean. Alde batetik, aurretik egindako lanari jarraipena ematen dio eta bestetik, etorkizunari begira erabakiak hartzen laguntzen du.
Etapa honetan EKI DBH metodologia garatzen dugu, integrazioaren pedagogian eta oinarrizko konpetientzetan oinarrituta dagoena. Metodologia hau Euskal Curriculumetik abiatzen da, eta ikasleen irteera-profila du erreferente nagusi. Profil hori aldez aurretik ezagututa, gure ikasleen ibilbide osoa diseinatu eta sor daiteke, hasieratik amaierara, eta azken lau urteetan ardatz nagusia izaten jarraituko du.
EKI DBH proiektuaren bidez, ikasleek eguneroko bizitzako edozein egoeratan konpetenteak izaten lortu behar dute. Benetako egoera bati irtenbideak bilatu beharko dizkiote, hainbat baliabide bilatzera eta erabiltzera ohitu beharko dira, etorkizuneko agertokietan ikasitakoa aprobetxatuz. Konponbideak banaka edo taldean bila daitezke, ikaskuntza kooperatiboa sustatuz.
Gaitasun digitalak eta eleaniztasunak garrantzia dute.
Bigarren hezkuntzan beste etapa batzuekiko koordinazioa bermatzen da, batez ere lehen hezkuntzako azken zikloarekin eta batxilergo edo lanbide-heziketarekin. Horretarako, bilerak egiten ditugu aldian-aldian Lehen Hezkuntzako irakasleekin, etapa batetik besterako jarraipena modu koherente eta naturalean ematen dela bermatzeko; garrantzitsua da, halaber, lehen ikasturtea Ikastolatik kanpo egin duten ikasleekin komunikatzea, gure hezkuntza-proiektua hobetzen jarraitzeko aukera ematen digun informazio asko lortuz.
Bizikidetza asko zaintzen dugu; gure ikasleak eta familiak entzuten ditugu garapen-une honetan lagunduz. Ikastetxe mailako jarduerak diseinatzen ditugu, sortzen diren behar aldakorrei erantzuteko, eta kanpoko elkarteekin lan egiten dugu beharrezkoa denean.