Tafallako Garces de los Fayos ikastolan hezkuntza integrala eskaintzen dugu, klase dinamikoen eta taldekoen bidez trebetasun sozial, fisiko, emozional, intelektual eta giza garapena sustatzeko. Gure proposamenak bizitzaren erronkei aurre egiteko pertsona trebeak prestatu nahi ditu.

Prestakuntza integral hori bilatzeko, orientazioa funtsezkoa da, lan hori taldean eginez. Beren zereginarekin konprometituak dauden tutoreek eta irakasleek, orientatzailearekin batera lan egiten dute ikasle bakoitzaren beharrei erantzuteko. Jarraipen indibiduala eta pertsonalizatua gure hezkuntza-proiektuaren oinarrietako bat da.

Gure lana ikasleak beren ikaskuntzen eta bilakaera pertsonalaren protagonista izan daitezen erraztea eta gidatzea da.

Tutoretza-laguntza funtsezkoa da, orientazio-taldearekin batera, ikasle bakoitzak bere ahalmenak garatu ahal izan ditzan. Erabakiak hartzeari dagokionez, ikastolako ikasleek beren ezaugarri pertsonal, kezka eta interesetarako egokiagoak diren hautazko ibilbideak eta ibilbide akademikoak aukeratzen dituztela sentitzen dute.

DBHn ikasleek eta familiek orientazio akademiko-profesionala jasotzen dute, prestakuntza-zentroetara bisitak eginez, eta, gainera, matrikulazio-prozesuei buruzko informazioa jasotzen dute, bai batxilergoan, bai lanbide-heziketan.

Ikasle guztiek, ikastolan egiten duten ibilbidean zehar, zeharkako prestakuntza jasoko dute honako eremu hauetan:

  • ESKOLA-JAZARPENAREN AURKAKO PROGRAMA (KiVa).
  • HEZKIDETZA PROGRAMA (Skolae)
  • JOLAS KOOPERATIBOAK
  • SAREEN ERABILERA EGOKIA
  • GATAZKAK BEHAR BEZALA KONPONTZEA
  • HEZKUNTZA AFEKTIBO-SEXUALA
  • AUTOESTIMUA ETA EMOZIOEN KUDEAKETA