Gure proiektuak hizkuntzen ikasketa integratua ahalbidetzen du.
Ikasle eleanitzak bilatzen ditugu, euskara hizkuntza nagusia izanik eta 3 urtetik aurrera erabateko murgiltze linguistikoaren eredua eskainiz.
Gure hizkuntza eta kultura munduari, aniztasunari eta eleaniztasunari irekitako ikuspegirako hasiera dira.
Ingelesaren sarrera 4 urterekin egiten da, eta bere azken helburua arintasunez komunikatzeko gaitasuna lortzea da, hurrengo ikasturte guztietan lortzen joango dena.
Ondoren, bigarren hezkuntzako hautazko irakasgai gisa, frantsesa eskaintzen da 4 urtez.