HEZKUNTZA
 
IKASTOLAKO HEZKUNTZA PROIEKTUA
IRIZPIDE METODOLOGIKOAK
ESTRATEGI PLANA 2017-2020
IKASKETA ESKAINTZA
HELBURU OROKORRAK
HAUR HEZKUNTZA
Printzipio pedagogikoak
SUSTRAI PROIEKTUA
Metodologia
Psikomotrizitatea
Ekintzak
Irteerak
Talde elkarreragileak
LEHEN HEZKUNTZA
Printzipio pedagogikoak
Metodologia
Arloak
EKI
Irteerak
Bikoteka irakurtzen
DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA
EKI DBH
Arloak eta irakasleak
Bestelako informazioa
Diziplina
Kalifikazio irizpideak
Irteerak
 
DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA .. Diziplina

ARAU-HAUSTEAK


Ikastolak honako neurri hauek hartuko ditu arau-hausteak daudenean:

  • Arau-hauste arinak: gelako partean apuntatuko dira eta gurasoei buletinean jakinaraziko zaizkie. Gerta    liteke ikasleren batek arau-hauste arin asko biltzea eta etxera deitu behar izatea, zigortzea edota arau-hauste larritzat hartzea.
  • Lehenengo arau-hauste larria: ikaslearen etxera deituko da arazoa azaltzeko eta arratsalde batean ikastolara etorri beharko du.  
  • Bigarren arau-hauste larria: gurasoak ikastolara etortzeko deituak izango dira gaiaz hitz egiteko eta ikasleak bi arratsaldetan ikastolara etorri beharko du. Gainera, ikasleak egun bateko hurrengo irtenaldira joateko eskubidea galduko du.
  • Hirugarren arau-hauste larria: oso larritzat hartuko da.
  • Arau-hauste oso larria: zuzendariak ikaslearen etxera deituko du arazoa jakinarazteko eta hartutako diziplina neurrien berri emateko (normalean kanporaketa). Gainera, ikasleak urte horretako kanpaldira edo ikasbidaiara joateko eskubidea galduko du falten metatzeagatik izanez gero. Arau-hauste bakarra baldin bada, kasuan kasu aztertuko dugu. Hemendik aurrerako arau hauste larriak, oso larritzat hartuko dira.

Ikastolak Barne Araudia onartua du eta ikasleari ezagutarazten zaio ikasturte hasieran. Hala ere, hainbat puntu hemen aipatzea komenigarria dela deritzogu gaiek duten gaurkotasunarengatik.
 
GELAKO PARTEA


Ikaslea “Portaera” sailean apuntatzeak ondorioak dakartza. Irakasle bakoitzak erabakiko du zein izango diren ondorio horiek (adibidez, arloa ez gainditzea) eta ikasleei jakinaraziko dizkie. Tutorea ere jakinaren gainean egongo da eta, beharrezkoa bada, gurasoekin hitz egingo du. Edozein modutan, ikasle bat bost aldiz apuntaturik agertzen bada hiruhileko batean, hurrengo txangora joan gabe geratuko da. Hala ere, apuntatu eta gero aste batean ez bada bere izena portaera atalean agertzen, positiboa lortuko du eta portaera desegoki bat deskontatuko zaio.

TXANGOAK


Ikasleak txango batean jarrera desegokia badu, hurrengo txangora joan gabe geratuko da.
 
MUGIKORRAK ETA GAILU ELEKTRONIKOAK


Ikastolara ekartzea debekatuta dago. Salbuespen bakarra honako hau izango da: gurasoek tutoreari jakinaraztea egiaztagiri baten bitartez ikasleak behar duela. Kasu horietan, ekarri arren, ordutegitik kanpo bakarrik erabiliko da.

Araua hausten bada neurri hauek hartuko dira:

  • Irakasleek mugikorra ikusiz gero ikasleari kenduko zaio eta gurasoek ikastolara mugikorraren bila etorri beharko dute, hurrengo egunetik aurrera.
  • Erabiltzen badu: Egindako erabileraren arabera neurriak aztertuko ditugu.

Ikastolak antolatzen dituen jaialdietara (Olentzero, inauteriak...) ezingo da mugikorra eraman.  
 
Txangoetan ere debekatuta egongo da mugikorra eramatea (beharrezkoa den txangoetan tutoreek baimen berezia emango diete ikasleei, aldez aurretik abisatuz.)
 
Ikastola barruan ekintza berezietarako dagokion irakaslearen baimenarekin ekarri ahalko dute, baina mugikorra irakasle gelan geratu beharko da erabiltzen ez den bitartean.  
 
TXIKLEA


Geletan txiklea jatea debekatuta dago. Araua haustekotan neurri hauek hartuko dira:

  • Irakasle batek ikasle bat txiklea jaten ikusten duenean, txiklea botarazi eta partean, oharren atalean,  apuntatuko du.
  • Bostgarren aldian ikasle horri neurri zuzentzaile bat jarriko zaio (patioa garbitu, mahaiak garbitu...)

PUNTUALTASUNA


Ikaslea klasera berandu iristen bada neurri hauek hartuko dira:

  • Hirugarren aldian gurasoei jakinaraziko zaie.
  • Bostgarren aldian, berandu iristen den klasera ez da sartuko hiruhileko horretan.

TABAKOA


Ikastolan erretzea debekatuta dago. Arau hauste oso larria izango da.
 
BESTE BATZUK


  • Klasean ezin izango da ur botila atera.
  • Komunera patioko orduan soilik joan ahal izango da, salbuespenak salbuespen.

 
Aipatutako neurrien zenbaketa hiruhileko bakoitzarekin hasi eta bukatuko da, hau da, hiruhileko bakoitza hastean zerotik hasiko gara zenbatzen. Txangoetan izan ezik; kasuh auetarako, aurreko hiru hilabeteak kontuan hartuko dira.

 

Dokumentua deskargatzeko

 
NABARMENDUAK
DBH 4. mailako ikasleei.. ZORTE ON!
Multimedia, Dokumentuak
Helbide Interesgarriak
EducoNuestra ikastola participa en el Proyecto Europeo Keycolab

Nuestra ikastola participa en el Proyecto Europeo Keycolab

 
 
 
 
 
GARCÉS DE LOS FAYOS IKASTOLA
La Plana s/n ˇ Javier Osés 6
31300 Tafalla (Nafarroa)
T. 948 700 728 | F. 948 755 011
ikastola@tafallaikastola.org
Harremanetarako Harremanetarako