Kirol-gimnasia beste edozein kirolen oinarritzat har  daiteke, osasuna eta soziabilitatea sustatzeko aukera paregabea baita. Espezialitate orokor honetan hainbat ariketa konbinatu daitezke, hala nola gimnasia artistikoa, erritmikoa, aerobikoa, akrobatikoa edo zirkua. Azken batean, eskolaz kanpoko honetan, taldeko jolasak eta dinamikak egingo ditugu, txikiei gorputz-kontrola (txiribuelta desberdinak eginez, pinua egin, jauzi anitzak…) hobetzen lagunduko dietenak eta, gainera, uztaiak, malabareetako pilotak eta abar erabiltzen ikasiko dute. Euskara praktikatzea, ongi pasatzea eta kirolaz disfrutatzea da helburua.