KiVa

KiVa ikastola gara.

Guretzat ezinbestekoa da ikasleak seguru sentitzea ongizate- eta errespetu-ingurune batean, eta hori lehentasunezkoa da gure egunerokotasunean. Horregatik, mundu mailan arrakasta handiena duen Finlandiako programa, KiVa programa, gure pedagogian txertatu dugu.

Horrela, eskola-jazarpenaren eta ziberbullingaren prebentzioa lantzen dugu Lehen Hezkuntza osoan eta DBHn.

Gainera, bizikidetza-talde bat dugu, astero biltzen dena jarduerak lantzeko eta diseinatzeko, ikasleekin hitz egiteko espazioak sustatzeko eta edozein unetan erreferentzia-puntu izateko.

SKOLAE

Hasieratik ikastolen mugimenduak naturaltasunez onartu zuen neska-mutilek elkarrekin bizi behar zutela.

Gaur egun ere erabateko berdintasunerantz aurrera egitea da ikastolako erreferenteetako bat. Gure haurrak berdintasunean hezi nahi ditugu, biharko egunean modu aktiboan parte har dezaten, egungoa baino gizarte hobea sortzeko.

Gaur egun, Hezkuntza Sailaren SKOLAE programa lantzen ari gara.

KIDETZA

Hainbat urte daramatzagu KIDETZAK antolatzen HHn eta LHn. Ekintza honekin euskara sustatu ez ezik, ikasle handi eta txikien arteko harreman positiboak eragiten dira, lotura afektibo paregabea sortuz.
Gelaka elkartzen ditugu jarduera desberdinak egiteko eta ikasle bakoitzak bere KIDEA izango du LHko etapa amaitu arte.