Gure instalazioek bi eraikin dituzte: bata herriaren erdigunean dago, Haur eta Lehen Hezkuntzari dagokiona, eta, bestea, Bigarren Hezkuntzako eraikina, 2011n eraikitakoa.
Hausnarketa pedagogiko sakon baten ondoren, 2018an Haur Hezkuntzako eremua auzolanean birmoldatu zen, Ikastolen esparru pedagogikoaren barruan diseinatutako espazio berriak sortuz eta, batez ere, gure SUSTRAI proiektuan oinarrituz.
Laster lehen hezkuntzako lehen zikloko eremua eta barruko patioa eraldatuko dira gure KIMU eta EKI proiektuak gauzatu ahal izateko.