ORIENTAZIOA
 
TUTORETZA PLANA
GURE ARRETA IKASLEEN ANIZTASUNARI
ORIENTAZIO ZERBITZUAREN ESKURAGARRITASUNA
 
GURE ARRETA IKASLEEN ANIZTASUNARI

Ikasle bakoitzak bere berezitasunak, gaitasunak, bere interesak eta bere giza eta kultur inguruneak dauzka.

Beraz gure eredu kurrikularra malgua izango da: ikasleen benetazko ezagutzatik abiatuz beraien hezkuntza behar ezberdinei erantzuna eman nahian joango gara antolatzen helburuak eta iharduerak.

Hezkuntza behar hauen artean, ikasteko arazoak, eskolako girora egokitzekoak, zailtasun afektibo eta emozionalak eta abar daude. Besteen artean, erantzun hauek ematen ditugu:

Haur Hezkuntza:

Egokitzapen prozesua: umearen ezagupenerako gurasoekin egiten den banakako bileran informazio bilketa.

Psikomotrizitatea: Psikomotrizitateak ikastolan funtzio hezitzaile, prebentiboa eta terapeutikoa dauka. Praktika honetan, umea bere osotasunean hartzen dugu ( físiko, emozional eta kognitibo maila). Helburu nagusiena norberaren ezagutza eta inguruarekiko harremana erraztea izango da.

Logopedia: Prebentzio lana egiten da gela barruan. Bertan ahozketa errazteko erlajazio, arnasketa , praxiak, soinuak eta erritmoak lantzen dira. Behar duten kasuetan banakako tratamendua egiten da.

Indartze saioak - irakurketa- idazketa prozesuan laguntzeko hirugarren mailan beste irakasle bat sartzen da.

Lehen Hezkuntza:

Aldez aurretik egitekoak: (informazioa biltzea, hasierako ebaluaketa, erabakiak hartu, banakako jarraipena,...)

Erabaki Kurrikularren aldetik: maila ezberdineko norbanako egokitzapen kurrikularrak.

Banakako laguntza klaseak behar bereziak azaltzen dituzten ikasleentzat.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza:

Aldez aurretik egitekoak (aurreko etapako tutoreekin biltzea informazioa jasotzeko, hasierako ebaluaketa , banakako jarraipena…)

Erabaki kurrikularraren aldetik: behar diren kasuetan egokitzapen kurrikularrak . Helburu mailakatzea (oinarrizkoak, goi mailakoak …).

Antolaketarekin zer ikusia duten neurriak: Indartze orduak, zenbait ikasgaitan sakontze maila ezberdinen araberako taldekatzeak ; aukerakotasuna eta ibilbide ezberdinak; ikasturte batean urte bat baino gehiago egotea, aniztatze kurrikularra, hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleei laguntza, e.a.

Helburu nagusia ikasle bakoitzak bere gaitasunen garapen handiena lortzea izango da, elkarbizitza, elkarlan, errespeto, elkartasun giroan, partaide guztion arteko ezberdintasunak onartuz, zeren eta gero eta gehiago gizarte anitza eta kultur ezberdinekoa izango dugu. Ikastetxean, lan hauek eta beste zenbait aurrera eramaten laguntzen orientazio Departamendua dago.

 
NABARMENDUAK
2.019-2.020 ikasturtea. Dena prest!
Multimedia, Dokumentuak
Helbide Interesgarriak
EducoNuestra ikastola participa en el Proyecto Europeo Keycolab

Nuestra ikastola participa en el Proyecto Europeo Keycolab

 
 
 
 
 
GARCÉS DE LOS FAYOS IKASTOLA
La Plana s/n ˇ Javier Osés 6
31300 Tafalla (Nafarroa)
T. 948 700 728 | F. 948 755 011
ikastola@tafallaikastola.org
Harremanetarako Harremanetarako