Zer da?
Ikastolan lantzen diren hizkuntzen irakaskuntza eta erabilerari dagozkien alderdiak era integralean bildu eta hizkuntzen trataerari koherentzia emango dion tresna da.
Hizkuntz Proiektuak hezkuntza komunitateko partaide guztiengan du eragina eta hauen partaidetzaren eta inplikazioaren arabera garatu eta gauzatuko dira bertan jasotzen diren irizpide eta helburuak.
Helburu nagusiak
Ikastolan erabili eta lantzen diren hizkuntzen trataera orokorra zehaztea, hizkuntza bakoitzaren lehentasun, identitate, funtzio eta esparruak bereiziz.
Ikastolak euskararen normalkuntza prozesua bideratzeko, erakundea osatzen duten estamentuen helburu, jarduera eta estrategiak zehaztea.
Ikastolan lantzen diren hizkuntzak era koherentean garatuko dituen hizkuntz curriculumaren marko integratu baten sorkuntza. Hori guztia lortzeko, metodologia eta estrategien ezarpenerako proiektu globalizatu eta eragingarria eratzea, zeinak euskararen erabileraren aldeko erakarpen eta motibazio jarrera eta portaerak bultzatuko dituen.